EJES ESTRATÉGICOS - Oficina del Dato de Navarra

ARDATZ ESTRATEGIKOAK

ARDATZ ESTRATEGIKOAK

ARDATZ ESTRATEGIKOAK
Lidergoa

Berrikuntza

Antolakuntza

Teknologia

Datuaren Etika

Datuaren Kultura

Lidergoa
Nafarroako Gobernuaren datuen politika globala garatzea.
Nafarroako Gobernuaren Datuen Ingeniaritza gidatzea, lurraldea datuen kudeaketan eta adimenean erreferente bihurtzeko. Alderdi guztiak kontuan hartuko dituen politika global baten helburuak eta ildo estrategiko nagusiak definitzea.
Datuen ingeniaritzaren estrategia ezartzeko, beharrezkoa da eragile desberdinen koordinazio-ahalegina egitea, izan sailaren berarenak, departamentu desberdinetakoak edo kanpoko eragileak.
Berrikuntza
Datuetan eta AAn oinarritutako proiektu berritzaileak abiaraztea.
Datuetan oinarritutako balio handiko proiektu berriak ezartzea Gobernuaren Datuen Ingeniaritzaren estrategiaren lehentasunezko ardatzetako bat da.
Helburua da datuen estrategia eta kudeaketa sendo bat izatearen garrantzia erakustea, analitika aurreratuko eta adimen artifizialeko (AA) proiektuen bidez.
Teknologia
Datuak partekatzeko azpiegitura teknologiko bat sortzea.
Datuak tratatu, agregatu, finkatu, partekatu eta baliozkotzeko aukera emango duten arkitektura eta tresna teknologikoak definitzea.
Gobernantza
Datuen gobernantza eta plataformaren kudeaketa definitzea.
Nafarroako Gobernuaren datuak adimenez hornitzeko aukera emango duen gobernantza ezartzea. Datuen kudeaketarako erantzukizunak eta prozesuak definitzea, baita hiztegi komun bat ere.
Kultura
Datuen zeharkako kultura sortzea.
Gobernu osoan datuaren kultura pixkanaka sortzea. Datuak baliozkotzeko erabilera eta tresna berrien oinarriak eskuratzea.
Etika
Datuen eta AAren etikaren arloko hausnarketa gidatzea.
Nafarroako Gobernuak datuen eta AAren etikaren inguruko hausnarketa publikoa gidatu nahi du. Lehen jarduera Gobernuaren datuen eta AAren politika txertatuko den esparru etiko bat ezartzea da.
Datuetan oinarritutako erabakiak
Bildutako datuetatik informazio erabilgarria ateratzea erraztea, erabakiak hobeto hartzeko.
Datuak prozesatzen dituzten sistemak diseinatu eta eraikitzea, haien analisia eta erabilera eraginkorra errazteko, ETL/ELT prozesuak sortzea eta aginte-panelak ezartzea barne.