Antolatzailea: Nafarroako Datuen Bulegoa (ODaN). Data: maiatzaren 22a. Lekua: IRIS Navarra, Berrikuntza Digitaleko Poloa (El Sario eraikina, Sadar kalea, 31006 Iruña). Ordua: 9:00etatik 12:00etara, amaieran networking kafea egongo da. Izena ematea: https://t.ly/ODAN_sembrando
Nafarroako Datuen Bulegoak (ODaN), NAGRIFOOD eta CNTAren lankidetzarekin, jardunaldi hau antolatu du Datu Espazioekin lotutako benetako ekimenak ezagutzeko eta nekazaritzako elikagaien sektorean aplikatutako aukerak eta erabilera-kasuak aztertzeko.
Saioak ekimenen eta esperientzien aurkezpenarekin hasiko da, eta, ondoren, lankidetza-tailer bat egingo da, non parte-hartzaileek sektoreko hainbat arlorekin lotutako erronka eta aukeren inguruan lan egingo duten.
Zer ezagutu ahal izango duzu?
Jardunaldian CNTAk eta Nafarroako Gobernuak Datu Espazioekin lotuta bultzatutako ekimenak aurkeztuko dira, bai eta nekazaritzako elikagaien sektorerako eskaintzen duten balio-proposamena eta aukerak ere.
Lankidetza-tailerra
Jardunaldiaren bigarren zatia talde-lan parte-hartzaileari eskainiko zaio, erronkak, beharrak eta aukerak identifikatzeko eta datuetan eta lankidetzan oinarritutako erabilera-kasu posibleak aztertzeko.
Lantaldeak honako arlo hauen inguruan antolatuko dira:
elikagaien kalitatea
ekoizpena
jasangarritasuna
nekazaritzako elikagaien segurtasuna
Esperientziak partekatzeko, ideiak sortzeko eta nekazaritzako elikagaien sektorean lankidetzarako aukera berriak sustatzeko gune praktikoa.
Egitaraua
9:00 – 10:00 | Ezagutu ekimenak eta aukerak
Alimetrics, CNTAk bultzatutako datu-espazioa
EDNA, Nafarroako Datuen Espazioa
Datu-espazioek nekazaritzako elikagaien sektorerako eskaintzen dituzten aukerak eta balio-proposamena